Herria

Legarda

Badakigu XIV. mendean dorretxe bat zuela, eta Fernán Ruiz de Gauna zuen jauna, Santikurutze Kanpezuko elizan dagoen hilobi eder batean lurperatuta dagoena. Gaur egun, ez dago gotorleku horren hondarrik.

San Andres eliza XIII. mendeko tenplua da. Bere dorrea, probintzia osoko dorre erromaniko urrietako bat da. Kanpandorre erromanikoa zuzenean dago gangaren azken atalaren gainean, eta, horri eusteko, barrualderantz nerbio batzuk ikusten ditugu, egitura sendo bat osatuz gurutzatzen direnak.

Azpimarratzekoak dira eliz barran dauden Erdi Aroko margo gorri ederrak, nahiz eta kontserbazio-egoera kaskarra izan.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.