Herria
Zigoitiako herririk aberatsenetako bat da, historian zehar.
Garbileku dotoreena duen Arabako herrira iritsi gara. Horma batean armarria duen bakarra, inguruan zegoen Larrintzarren dorretxekoa, hain zuzen ere.
Armarridun hainbeste etxe izanik, ez da zaila asmatzea hainbat pertsonaia ospetsuren sorlekua izan zela; agian ezagunena, Prudencio María de Verástegui, Vitoria-Gasteizko alkate eta Ahaldun Nagusi izandakoa. Bere estatua bat ikus daiteke Foru Aldundiko mailadian. Arabako hiriburuan gaur egun goza ditzakegun zenbait lanen sustatzaile izan zen: Alondegia, La Florida Parkea, Santiago Ospitalea, Patataren laborantza.
San Martin eliza ikusgarrian hiru kapera daude. Erretaula nagusia multzo ederra da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.