Herria
Cortazarren dorrea ikus daiteke, XV. mendekoa, Cortázar-Urbinatarren armarria duena eta gaur egun eskola dena.
Eta Urbinatarren leinuko etxeak ere armarri handia du. Agustin Urbinak, Sizilian Inkisizioko Alguazil Nagusiak, agindu zuen eraikitzea eta, 1591. urtean, burdin hesiaren inskripzioak dioen bezala, hil kapera bat ere sortu zuen elizan. Kapera horretan bere armarria agertzen da eta erretaula bat du bere botere ekonomikoaren erakusgarri.
San Tomas apostoluaren eliza horretan bertan, probintziako bataiarri baliotsuenetako bat dago, XIII. mendekoa. Bataiarri horren goiko aldea nabarmentzen da; bertan, lantza bat duen zaldun bat eta San Sebastian agertzen dira. Eta deigarria da giltzarrietan agertzen den apostolutza, zenbait santu eta Ama Birjina Haurrarekin batera, bere jatorrizko polikromiarekin.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.