Herria

Matauko

Alfontso XI.ak 1332an Gasteizera gehitu zuen beste herrixka bat izan zen hau ere. Maria Lopez Estivarizek 1138an Estibalizko santutegia Naiarako monasterioari dohaintzan eman zioneko dokumentazioan, herri honetan kokatutako beste jabetza batzuk ere agertzen dira. Geroago, 1542an, beste dohaintza bat agertu zen, oraingoan Atanasio Aiarakoarena, eta herrian zituen ondasun batzuk Gasteizko Ospitaleari laga zizkion.

San Pedro elizako bitxietako bat XIII. mendeko portada da. Zutabe eta kapitelak dituzten bost arkiboltaz osatutako multzo ederra da, guztiak ere oso ondo zizelkatuak, animalia eta lore motibo ezberdinekin. Portada hori bederatzi hagaburutxo interesgarri dituen teilatutxo batek estaltzen du.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.