Herria

Mezkia

Astorga eta Bordele arteko galtzada erromatarrean dago herria, eta Magdalena ospitaleak egin zuen ezagun, Paterninako eremutik oso gertu, Santiagorako erromes asko gelditzen ziren lekuan.

Jendez hustutako Paterninako eremu horrek bere baseliza izan zuen XVIII. mendearen amaierara arte, San Estebani eskainia, eta bere dorretxea Paternina abizenaren jatorria izan zen, Arabako historian nabarmena.

Jasokundearen parrokian dago Vicuñatarren ahaidea zen Juan Ruiz de Mezquíaren babespean XVI. mendean egindako kapera, bere sakristia zuena. Erretaula nagusian, San Martin eta San Antonioren irudiak dituzten lau zutabe ikus daitezke. Bigarren gorputzean, titularraren irudi bat, segur aski Pagoetako santu-egileen tailerrekoa, eta San Joan eta San Ramonen beste bi tailu. Presbiterioan, Bakardadearen irudi bat dago, bere erretaula izan zuena.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.