Herria

Nograro

X. mendean agertu zen eta garrantzi handia izan zuen Arabako historian, bertan bizi baitziren probintziako leinu garrantzitsu batzuk: Calderones, Salazar eta Salcedo.

Dorretxea XIII. mendearen erdialdean hasi eraikitzen eta XV. mendean berreraiki zen. Hiru leinuena izan zen, etapa ezberdinetan, eta zutik dirau; almenadun erremateen hondakinak ditu.

Monasterio garrantzitsu baten aztarnak daude, San Bartolome ermita bihurtua, XIX. mendera arte zutik iraun zuena.

Errota polit bat ikus dezakegu, duela gutxi zaharberritua, eta horma-iturri bat, 1858koa, zoritxarrez ia abandonatuta dagoena.

Pedro de Fontecha y Salazarren sehaska, Bizkaiko Forua defendatzeko hainbat libururen egilea. Elizak, Santa Mariari eskainiak, herri-kutsuko elizpea du, eta, barruan, erretaula nagusi bat, alboetan beste bi erretaula dituelarik, San Migeli eta Arrosarioko Ama Birjinari eskainiak.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.