Herria
Aipatzekoa da Lanos gaztelua, Nafarroa eta Gaztelaren arteko banalerroan bertan eta Portillaren jatorri berekoa. Batzuek diote Arabako armarrian hori agertzen dela, Arabako Ermandadeak eta Elorriagako Batzarrak aukeratu baitzuten.
Herria lau auzotan banatuta dago: Santa Marina auzoa, Gatzaga Buradonerako irteeran, ermita zaharraren izena hartzen duena eta bere irudia parrokian kontserbatzen dena; Del Campo auzoa gazteluaren muinoaren azpian, Jugalez ibaiaren ezkerrean; La Calzada auzoa, San Andres elizaren inguruan; eta Ocio auzoa, garrantzitsuena eta populatuena, bertan, fatxadan Urbina-Salazarren armarri heraldikoari eusten dion etxe bakarra ikus dezakegu, eskumaldean.
Herrian zeuden bi errotetako bat kontserbatzen da. Santa Cruz del Fierrorekin mugan dago, Vallejo errota izenaz ezagutzen da eta egituraren zati bat eta ehotzeko gela mantentzen ditu.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.