Herria
Puntu garrantzitsua zen Altubeko Komunitateko herrien artean eta Batzar lekua zen, Oiardoko barrutia/larrea deitzen zuten horretan. Eta hortik prozesioak eta erreguak ateratzen ziren, XVI. mendeko ordenantzen arabera.
San Joan elizak, burdin hesidun hiru bao dituen elizpe bat du. Hiru leihate konta daitezke, arkiboltekin eta landare-motiboekin eta bolekin apaindutako kapitelekin.
Goikoanako Andre Mariari eskainitako ermita interesgarria, irudi polikromatu ederra eta urregintzaren erakusgarri onak dituena. Aipatzekoak dira presbiterioaren burualdeko horma-pinturak ere.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.