Herria

Olabezar

Bere jatorrizko eliza jadanik 1095. urtean aipatzen da dokumentazio batean, eta horrek Aiarako herririk zaharrenetako batean gaudela pentsarazten digu. Eraikuntza ederreko zenbait baserri daude, Garai eta Ullarte baserriak kasu.

Handik metro gutxira, San Babil edo San Babilas ermita dago, izen hori duen bakarra Araban.

San Pedro eliza 1863an berreraiki zen, Frantziako tropak Independentzia guduan handik igaro ondoren suntsituta geratu baitzen.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.