Herria

Otazu

Bolivar bezala, Gasteizkoa izatera pasa zen, Arriagako Itunaren ondorioz, 1332an. 1973. urtean, Gasteizko hilerri berria eraiki zen, El Salvadorreko hilerria izenaz ezaguna.

Herriko etxeen artean, XVI. mendean eraikitako etxetzar bat ikus daiteke, fatxadan bere armarri errenazentista mantentzen duena. San Antonio ermita ere badago, herriaren irteeran, 1766an beste ermita batzuetako materialak erabiliz eraikia.

San Martin elizak XIII. mendeko portada ona du oraindik ere, zutabeen artean burdin hesia duena.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.