Herria

Quintanilla de la Ribera

Dokumentazioaren arabera, 1762. urtean, etxe-jauregi bat agertzen zen Pedro Ortiz de Zarate y Guevararen izenean, baina ez dago haren arrastorik.

Bi eraikin garrantzitsu ditu. Herriaren mutur batean eta punturik altuenean, San Esteban eliza altxatzen da. Dorrea ez da ohikoa, eta sakristiaren ondoan eta elizaren burualdean dago. Hiru zutabe-gorputz dituen harrizko marko handi bat, erdi-puntuko arkudun portada handia hartzeko balio duena.

Herriko beste eraikin garrantzitsua telegrafia optikoko dorre bitxi bat da. 1846an jarri zen zerbitzuan, herritik kilometro batera dago eta Madril-Irun linea osatu zuten 52 dorreetatik 34.a da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.