Herria
Gaztelaren eta Nafarroaren arteko mugako herria zenez, plaza garrantzitsu bat izan zen, dorre bat zuelarik, eta dorre horren hondakinak elizari atxikita daude. Eta bertan familia garrantzitsu batzuk finkatu ziren, Samaniego eta Fernández de Berrueco kasu.
Herri honek hainbat ermita ditu, hala nola, Haraneko Andre Mariarena eta Kristo Santuaren baselizak, eta jai ugari: Mendekostekoak, irailekoak, Judasen erretzekoa Pazko igandean eta Mañetakoak Sortzez Garbiaren bezperan.
Jasokundearen elizak erretaula garrantzitsu bat du. Bertan sagrario barrokoa nabarmentzen da eta San Prudentzio tailu txiki bat agertzen da. Arabar patroiaren irudia, San Antoniori eskainitako alboko erretaula batean ere agertzen da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.