Herria

Samiano

Herri txiki honek hainbat kontu erakargarri ditu. Elizako fatxadan dagoen forma zirkularreko eguzki-erlojutik hasita. Fatxada landarez beteta duen etxe bat dago, Vitoria-Gasteizko Europa jauregiaren estiloan, Ramirez de la Piscinatarren armarria ikus dezakegu etxe batean, garbitoki zoragarri bat dago egurrezko habe harrigarriz estalia, oso ondo zaindutako inguru batean, Erdi Aroko ohiko diseinua duen etxeren bat, eta beste etxe bateko plaka bat ere bai, han Santiago Maria Ramirez de Dulanto jaio zela adierazten diguna. 1891n jaio zen eta Vatikanoko II. kontzilioan teologo aditu gisa parte hartu zuen domingotarra da.

Jasokundearen elizak erdi-puntuko bi arkudun elizpea du. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.