Herria
Nahiko antzinako herria da, 955. urtean aipatua. Erdi Aroko iragana du. Herritik oso gertu, San Pelaio herrixka izan zenaren hondakinak daude.
San Migel elizak Goi Erdi Aroko monasterioaren iragana gogorarazten du. Landa-erromanikoaren ezaugarriak ditu: kanpai-horma txikia, dorrerik gabea eta proportzio txikikoa. Erretaula nagusia Errenazimendukoa da eta bi arku dituen portada du. Herriaren iparraldean, Carasta herrixkaren hondarrak daude.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.