Herria
Herri hau, beti, Santa Cruz de Soportilla deitu izan da, XIX. mendean, izena aldatu zitzaion arte. Berantevillako kondearena izan zen 1842an independentzia lortu zuen arte.
Herri txiki horretan, XVI. mendeko eraikin interesgarriren bat dago, armarri-etxe batzuen erakusgarri. Bada bat, biltegi bihurtua, San Andres elizatik oso gertu dagoena, fatxadan armarri polit bat duena. Beste batean, leihate bat ikus daiteke, apaindutako leiho-ertza duena eta harrizko erlaitz fin batekin errematatuta. Eta oraindik beste jauregi-etxe modernoago bat ikus dezakegu, fatxada harmoniatsua eta portada interesgarri bat gordetzen dituena.
Eliza herriko punturik altuenean dago. Elizaren parean, burdinazko gurutze bat dago, harri batean sartuta, herriaren izena aldatzearekin zerikusia duena.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.