Herria
Misterioan bildutako herria, Duendeen Etxea izenaz ezagutzen denari esker, Welligtonen Etxea izenaz ere ezaguna. ibaiaren ondoan dagoen etxea da, Tetxa pasabidean, Kuartango haranerantz, Saenz de Hereñatarrena, XVIII. mendekoa, eta han hartu zuten ostatu Wellingtongo dukeak eta Álava jeneralak, 1813ko Gasteizko guduan Frantziako tropei egingo zieten azken erasoa planifikatzeko. Bere kokapenak eta etxea ibaiarekin lotzen zuen tunelak, planifikaziorako kuartel perfektua egin zuten.
Jasokundearen eliza oinplano angeluzuzenekoa da, eta kanpai-horma barrokoa du. Tenpluaren inguruan aisialdirako gune bat dago, bere bolatokiarekin eta egurrezko gurutze landu gabe batekin.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.