Herria
Pascual Madozen dokumentazioaren arabera, XIX. mendearen erdialdean bazen jauregi-etxe bat, dorrea, otoizleku polita eta putzu bat zituena. Hurtado de Mendozatarren, infanterriko dukeen, jaurerrikoa zen beste herri bat da.
San Bizente elizak portadako arkuaren gainean dagoen San Pedroren erliebe txiki bat du, XVI. mendekoa. Habearteko gangan giltzarri politak daude. Bataiarria XVI. mendeko ale polita da eta ondo landua.
Bi kapera ditu alboetan, eta, eskuinekoan, hilobi-arkua dago, Trokoniz familiaren egurrezko hilobia zegoen lekura sartzeko; goiko aldean armarria du. 1640ko inskripzio batean jartzen duen bezala, bertako bizilagun ziren Julián González de Trocóniz eta Francisca Ortiz de Heguiluz sortzaileena da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.