Herria
Herri honek eginkizun historiko garrantzitsua izan zuen IX. mendean, Argantzunetik oso gertu baitzegoen.
1573ko Ordenantza liburuan, jadanik hiribildu izena zuen. 1875. urtean, Tuioko Maskorretan, liberalen eta karlisten arteko borroka bortitza gertatu zen. Pikota edo justiziaren biribilkia nabarmentzen da, errepide ertzean lirain altxatzen dena. Erdian inskripzio bat du eta errudunei eusteko zirrindola batzuk. Antzina, Santa Ana elizaren aurrean zegoen. Tenplu horrek oinplano karratuko dorrea du eta bere horma batean leihate gotiko bat ireki zen. Erretaula nagusia plateresko estilokoa da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.