Herria

Uribarri Harana

Alda bezala, Gaonatarrena izan zen 1367tik aurrera. Lazkanotarrek, ondoko Kontrasta herrian finkatuak, Uribarrin jauregi bat eraiki zuten XVI. mendean eta herrian bizi izan ziren denbora batez. Gaur egun, jauregi hori baserri etxea da, baina garai hartako jatorrizko elementu batzuk gordetzen ditu.

San Joan Bataiatzailearen tenplua XVI. mendekoa da. Bere erretaula, Pedro de Larrea aguraindarrak egina, Arabako Errenazimentu erromanistako alerik ederrenetako bat da.

Herritik metro gutxira, Andramari ermita erromanikoa dago. Bertan, Ama Birjinaren irudi polit bat gurtzen da, XIV. mendekoa.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.