Herria

Uribarri Kuartango

Bere elizak, Aprikanokoak bezala, ez du erretaula nagusirik, baina bere portada erromanikoak giza aurpegien irudi ugari ditu ikusgai, bere leihate batek bezala.

Andre Mari biak herritik kanpo daude: bata Gasteizko Koroatzearen parrokian dago, eta bestea, Arte Sakratuaren Museoan, tenpluaren titularrak diren Santa Julitaren eta San Quiricoren tailu gotikoa bezala.

Olartetarren kapera nabarmentzen da, bere armarriarekin. Bataiarria Erdi Aroko pieza oso interesgarria da.

Herrian, Otxarandarren jauregi-etxea ikus dezakegu, armarria duena, XVIII. mendekoa.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.