Herria

Uribarri Nagusia

Okinako mendatearen oinean, 30 urte baino gehiago bertan behera utzita eman ondoren, errota hidraulikoa berreskuratu du herriak, eta ingurune polita geratu da.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza XVI. mendeko tenplua da, garai neoklasikoan zaharberritu zena. Deigarria da hiru gorputzeko dorre karratuaren bolumena. Barrura sartzeko, hiru arkuko arkupe bat dago. Barruan, ganga batean, Gamiztarren armarria ikus daiteke, baita, koru bat, XVI. mendeko bataiarria bat duen baptisterioa eta burdin hesi bat duen harrizko nitxo bat ere.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.