Herria

Uribarri

Guraia auzoa Garaiko orubearen kokalekua izan zen, eta bertako etxeak armarri handia du. Armarri horretan ikusten da Aramaionako Jaunaren leinuarekin zuten harremana, izan ere, Abendañotarrekin izan zituzten bandokideen arteko borroketan defendatu zuten.

Baina familia bat baino gehiago nabarmendu ziren auzo ezberdinetan, Zubietarrak eta Aldekoarrak kasu.

San Esteban elizan egurrezko koru polita nabarmentzen da, Arexola auzokoaren eredu izan zena.

Lau ermita ditu Uribarrik: San Bartolome, Santiago, San Kristobal eta Andre Maria, ezagunagoa Mariaka edo Marixeka izenez, 1981ean berregina.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.