Herria
Islamiar konkistaren ondoren, 804. urtean, Joan gotzaina Valpuestara iritsi zen, tenplu baten hondakinak aurkitu zituen, bertan Ama Birjinari eskainitako santutegi bat eraiki zuen eta elizbarrutia sortu zuen.
Han dokumentatu ziren Valpuestako Kartularioak, gaztelaniazko eta euskarazko lehenengo testuak. Hor agertu zen Gaubea herria, Peniellara zeraman galtzadako gune garrantzitsu bezala.
Bertako kaleetatik paseatuz, kagoliten auzoa zeharkatu dezakegu. Han, Angulotarren etxea ikus dezakegu, armarri ederra du eta Karlos V. 1837an bertan egon zela gogorarazten duen plaka bat ere bai. Etxe nobleen multzoa beste bik osatzen dute, bata XVII. mendekoa eta bestea XIX. mendekoa.
Lastoaren auzora ere joan gaitezke; gari-larrainak dituzten nekazal etxe ugari daudelako eman zioten izen hori. Auzo horretara iristeko Omecillo ibaiaren gaineko zubia zeharkatu behar da. Gertu, errota bat eta Sebe ospetsua ikusiko ditugu, Euskadin 1781etik dagoen egurrezko presa bakarra, 2011n Kultura Ondasun izendatua.
Eliza San Julian eta Santa Basilisari eskainia dago, eta, beraz, herri hau goiztiarrenetarikoa da jaiak ospatzen, urtarrilaren 7an ospatzen baitira. XIII. mendeko tenplu erromanikoa da, nahiz eta XIX. mendean zaharberritu zuten.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.