Herria
Antso VI.a Jakituna errege nafarrak sortutako herrixka, hiri titulua 1431n lortu zuena, Joan II.aren eskutik. Hiriko armarria oso zaharra da. 1181. urtetik datorren Vitoriaren fundazioaren garaiarekin ia bat dator, 1276. urtean haren berri izan baitzen.
Hiriko zaindariak gasteiztarren debozioa du, segur aski Antso VI.a Jakituna errege nafarrak hiria fundatu eta, bere bidaietan ohi zuen bezala, Iruñeko katedralean zegoen Ama Birjinaren irudia ekarri zuenetik, Andre Maria Zuria izenekoa. Udalak 1822an izendatu zuen zaindari, baina Benedikto XV.ak izendatu zuen patroi, 1921eko apirilaren 10ean.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.