Herria

Zekuiano

Herri honen garrantzia, neurri handi batean, antzina-antzinatik 1785ean desagertu zen Santa Pia abadia-santutegi handiaren existentziari zor zaio. Bere abadeak, probintziako leinu garrantzitsuenekin lotuta zeuden, Aiaratarrak, Paterninatarrak eta Isunzatarrak kasu.

Herri honek, bere batzarrak, Santo Toribio ermitaren ondoko aretoan ospatzen zituen, herritik gertu, Erroitegitik jaisten den ibaiaren aurrean dagoen zubi baten ondoan.

San Joanen burua moztearen elizak XIII. mendeko portada du, irudi geometrikoz apaindutako kapitelekin. Tenpluaren kanpoaldean, zenbait elementu eta hagaburutxo ikus daitezke, tenplu erromaniko hori probintziako zaharrenetako bat dela baieztatzen dutenak. Santa Anari eskainitako beste ermita bat ere badago, eraikuntza modernokoa, herriaren erdian.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.