2021(e)ko Maiatzaren 18a, Asteartea
Ingurumena babestearen aldeko gure apustuak indarrean jarraitzen du. Gure ingurunea zaintzen lagunduko diguten ekintzak garatzen jarraitzen dugu, eta Araba Etxe Berdeak horren adibide ona da.
Maiatzetik urtea amaitu arte, parte hartzen duten etxeak energiaren, hondakinen edo ur-kontsumoaren inguruko gaiez jabetuko dira. Etxeko ekologiari buruzko etengabeko prestakuntza ematen da, beren etxeak ingurumenarekiko adeitsuagoak diren gune bilakatzeko aholkuen bidez. Gainera, jardunaldiak eta hitzaldiak egiten ditugu, eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu. Programa aurrez aurre garatzen da, baita jardunaldi telematikoek lagunduta ere. Familiei ematen diegun materialaren artean, aurrezki- eta efizientzia-kit bat, informazio-materiala edo kontsumo-produktuak daude, besteak beste.
Hasiera eman zaio gure programa berriari, eta gure lurraldeko kuadrilletan banatutako 119 etxe ari dira bertan parte hartzen. Guztiek onartu dute etxeko CO2 isuriak % 10 eta uraren kontsumoa % 6 eta % 10 artean murrizten laguntzeko erronka.
Arabako Etxe Berdeak programaren lehenengo edizioaren garapenaren berri emango dizuegu. Adi izan!