Herria
Bere eliza, Arana bailarako beste batzuekin batera, Berberiegoko elizbarrutiaren zati zen. Eta Alfontso X.ak 1256an Santi Kurutzeri ematen dion foruan ere agertzen da izena.
Ruy Fernandez de Gaonaren jaurerrikoa izan zen, bere zaldia Enrike II.a erregeari 1367ko Naiarako guduan laga ondoren, erregea bizirik ihes egin zezan. 1545ean, Lazkanotarren jaurerrira pasa zen, eta, geroago, Campo Villarreko markesen jaurerrira.
XVI. mendetik hona, hainbat etxe aurki ditzakegu bertako kaleetan: armarriak fatxadetan eta noblezia-zantzuak portadetan. San Pedro elizak erretaula nagusi interesgarria du.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.