Herria
Arrastariako Harana izeneko udalerria osatzen zuten lau herrietatik azkena, Amurriok bere egin zuena 1976an.
San Joan elizaren historia oso bitxia da. 1723an, bi parrokia agertzen ziren: San Joan parrokia, herritik urrutien dagoena; eta San Fausto parrokia, egungo hilerrian. Gurtza gehiena San Faustorenean ospatzen zen, eta, ondorioz, San Joanena hondatzen joan zen, hondatuta geratu arte. Denboraren poderioz, beste berri bat egin zuten 1882an, San Joanen izenpean, eta bestea hilerriko kapera gisa geratu zen. Kanpai-horma 1923an altxatu zen.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.