Herria

Amurrio

1095ean, Calahorrako apezpiku Don Pedrok Laudioko San Pedro eliza sagaratu zuenean, Amurrio jadanik existitzen zen, dokumentu horretan agertzen baita. Bere kokapenak, Bidegurutzea izena eman zion, hemen batzen baitziren Gaztelarako eta kostalderako bideak.

Kokapen estrategiko hori zela-eta, Aiararrek Mendixurreko dorretxea eraiki zuten bertan, haiek kartzela gisa erabiltzen zutena eta gaur egun Bonaparte etxea izenaz ezagutzen den baserria dena, bertan egin baitzen, frantziarren gudarosteen aurkako Gasteizko gudua planifikatzeko bileretako bat.

Ez da eraiki zen dorre bakarra. Gineatarrek, Aiaratarrekin eta Murgatarrekin ahaidetuta, haien Saerin dorrea eraiki zuten, Santa Katalina ermitaren ondoan. Hirugarren dorre bat ere, Mariakatarrena, garai hartako dokumentuetan agertzen zen.

Hiru dorre horiei, herrian nabarmenenak zirenak, beste bi gehitu behar zaizkie: Uriarte dorrea, 1762an Manuel de Lezama jauna zuena, eta Landako dorrea, 1718an Manuel de Ugarterena zena.

Armuruko San Anton baseliza herriaren erdi-erdian dago, Ugarte dorretxetik gertu, eta gaur egun Turismo Bulegoa da. Txerri-produktuen enkante bitxi bat egiten da bertan, eta bertan amurrioarrek egiten zuten eskaintza, batzuetan euren lotea bera eskuratzeko, Kofradiarako dirua lortzeko helburuz.

Irteeran, Artziniegarako bidean, Zaraobe zelaia dago. Aiarako Batzarrak egiten zituzten bertan.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.