Herria
Kokapen estrategiko eta pribilegiatuan dagoen herria da. Izan ere, Bordeletik Astorgarako erromatar bidearen eta mandazainak Argantzunetik Nafarroara eramaten zuenaren arteko bidegurutzean dago.
Herritik paseatzen ari garela, biribilkia edo pikota ikus dezakegu, barrokoa, oktogonala eta burdinazko gurutze batez errematatua. Edo 1870. urteko garbilekua, fatxadako armarriak harriaren erdia baino gordetzen ez duen etxetzar liraina, Esteban Lopezen jabetzakoa zela adierazten diguna, edo elizari atxikitako arkitektura herrikoiko etxea, non ate gainean dagoen ferra kopuruak herriko ferratokia dela adierazten duen.
San Andres elizak bi ataleko habeartea du, giltzarri eder eta interesgarriz apaindutako gangekin. Bataiarria estilo gotikoaren adibide ederra da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.