Herria

Andollu

Andolluren Ermandadea eratu zuen, Joan Corvaran Leetekoa jauna zelarik, 1314. urtean. Geroago, Joan I.a erregearen aginduz, Kexaako Aiara Etxearen zaindaritzara pasa zen. 1466. urtean, Pedro López de Ayalak Kexaako monasterioari eman zion patronatu hori, eta, XIX. mendean, Villalegre markeserriaren eskuetara igaro zen.

Santa Katalina elizak ez du dorre edo kanpai-hormarik. Erdi Aroko portada oso sinplea du, eta arkiboltak hostodun kapiteletan amaitzen dira. Antzinako eliza erromanikoaren hagaburutxo batzuk kontserbatzen dira, eliza haren gainean eraiki baitzen gaur egungo tenplua.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.