Herria

Antoñana

Egurrez estalitako pasabideak, kalexka estuak, kale-kantoiak eta armarridun zenbait etxe ditu herriak, hala nola, Orgaz kondeak ziren Hurtado de Mendoza familiaren dorretxea, XIII. mendekoa, herriaren iparraldean, eta dorretxea duen Elorzatarren jauregi-etxea, XVI. mendekoa.

Hiribildu harresitua eta foruduna, Antso Jakituna Nafarroako erregeak 1182an sortu zuenetik. 1200ean Alfontso VIII.ak Gaztelara gehitu zuen. 1635ean bere independentzia erostea lortu zuen.

Elizarantz goazela, Xabier Santxotenak egindako Lamiaren eskultura dagoen garbitokia aurkituko dugu. Oso gertu, bere sarreretako batean, antzinako kartzela zena kontserbatzen da, gaur egun erlezaintza museoa, erlearen monumentuaren ondoan, San Bizente Elizaren alboan.

Interesgarria da hilerriari atxikita dagoen Campoko Ama Birjinaren ermita. Han hasten da bidea, non hagin, ezki eta zuhaitz berezi batzuk ikusi ahal izango ditugun, Aguaqueko ur-jauzi ederrera eta Oteo errotako ur-jauzira hurbildu aurretik.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.