Herria
Kuartangoko lehenengo herria, Tetxako pasabidetik sartuz gero.
Inguruan, "Gobaederra" dago, altxor espeleologikoa, non lanabesak, giza hondakinak eta lepokoak agertu diren, besteak beste.
Herri honetan, XVI. mendean jadanik ‘El Mesón de Aprícano’ izenaz ezagutzen zen antzinako Posta etxe bat dago.
5 begiko zubi eder eta ondo kontserbatua dago, XV. mendekoa, eta errota bitxi bat, baratzeak ureztatzeko gainezkabideak dituena. Antzinako multzo batetik berreskuratutako iturri bat ere ikus daiteke, aska eta guzti.
Armarridun etxe ugari daude, inguruko familia garrantzitsuen armarriekin: Egiluztarrak, Andatarrak, Montoyatarrak, Ortiz de Lunatarrak eta beste batzuk.
Dorre-etxe baten datuak daude 1595ean, Landazuri-Zarate familiarena, baina hurrengo mendean jabez aldatu zen, Albisturtarren jabetzakoa izateko. Egiluz familiak San Joan kapera eraiki zuen XVI. mendean, eta belaunaldi askotan mantendu zuten, eta bertan zuten hilobia, San Pedro elizan. 1968an egindako lanetan, Etxabarri-Kuartangoko elizako harburutxo batzuk ekarri ziren, eta Sendadianotik, aldareko mahaiaren oinarri diren lau zutabeak.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.