Herria

Araia

Zirauntza ibaiak protagonismo handia du herrian. Sorlekutik, Urigoitia-Ajuriako burdinolan hartzen duen indarreraino, gaur egun Mitxarroaren museo bihurtua, parkeko etxean.

Arabako hiriburuko Ajuria Enea jauregiaren eta Araiako jauregi zoragarri eta ia ahaztuaren jabe zen Ajuriatarren enpresa garrantzitsua sortu zuen burdinolak. Inguruko burdin mineral aberastasun horrek borroka handiak eragin zituen Araia eta Gebarako gazteluan bizi ziren Oñatiko kondeen artean, inguruko herriez jabetu nahi zuten-eta. Azkenean, Ermandadeek irabazi zuten eta 1492an erregerenak izatea lortu zuten.

San Pedro elizak Pagoetako eremutarraren hainbat tailu ditu, Mauricio Valdivielsok eginak, Parrokiako titularrari, Arrosarioko Ama Birjinari eta San Joseri eskainiak, sakristian gordetzen den Gurutziltzatu baten tailu bikainaz aparte, bertan San Prudentzioren irudi bat ere badago. Sarreran, Leceatarren armarriak dituen kapera bat dago, Julián Fernández de Leceak eraikia, eta bertan familia horren ondorengo batzuk daude lurperatuta.

Andre Maria eta Amamioko San Joan baselizek osatzen dute ondarea.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.