Herria

Arluzea

Hiribildu honen egoerak Erdi Aroko arma-plaza bihurtu zuen. Bere alkateetako bat, Lope Sánchez, pertsonaia nabarmena izan zen Nafarroako Antso Indartsuaren gortean, eta beste alkate bat, Garcia Baztan, Labrazako foruaren emakidan agertzen da 1196. urtean. 1200. urtean, Gaztelako Alfontso VIII.aren esku geratu zen hiribildua, Gasteiz bezala.

Lau baseliza izateak inguru horietatik ibiltari franko igarotzen zirela adierazten du.

San Martin parrokia erromanikoa probintziako bakarrenetakoa da eta arkupedun galeria bat du, erdi-puntuko zortzi arkurekin.

Herriari izena ematen dion haitz handiaren babeslekua dago, eta, bere kokapena dela eta, erraz igar daiteke Erdi Aroko gotorleku gisa izan zuen iragana, oraindik ere haren aztarnak baitaude kaleetan. Herri honetan askotan egin izan da Zaldi Azoka.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.