Herria
Historikoki Estabelurekin lotura handia izan duen herria da. XIV. mendean, herri biek izan zuten amaiera bera.
Armiñonen kokapen estrategikoa dela-eta, Zadorraren gainean zuen zubiari esker eta zenbait ostatu eta ostatu eraikuntzari esker, herria berriz ere jendeztatuz joan zen.
Herri honen bi kale nagusiak XIX. mendearen erdialdeko iturri handi batek hartzen duen espazio batean gurutzatzen dira. Zubiak bola batez errematatutako harrizko zutabe sendo bat du. Iturritik paseatzen badugu, etxe bat aurkituko dugu. Etxeak zutabe bat du eta horren gainean horma-hobi bat dago; bertan, Ama Birjinaren irudia eta Montoyatarren armarria daude.
Kale horretan bertan, bost arkuko arkupea eta armarriak dituen Montoya-Urbinatarren etxearen ondotik igaroko gara. 1808ko azaroaren 9ko gauean Napoleonek gaua eman zuen jauregia. Urbina dorrearen ondotik pasako gara, Urbina-Orúe familiaren etxea, eta Salazar dorrearen ondotik ere bai. Oraindik beste etxe armarridun bat ikusiko dugu, Montoya eta Karkamorena.
Ibaiaren gainean, zubi zaharra, 1339an jadanik dokumentatua.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.