Herria
Alfontso X.ak 1258. urtean Gasteizera batu zuen herrixka zaharretako bat da. Hala eta guztiz ere, Arabako historian oso herri garrantzitsua izaten jarraitu zuen, Arriagako edo Arabako Kofradia biltzen baitzen bertan, gure probintziaren jatorrizkoa.
San Bizente elizak arkupe neoklasikoa zuen, gaur egun itxita dagoena. Habeartearen bi ataletako gangak, gurutzadurakoak eta presbiteriokoak giltzarri ederrez apainduta daude, eta horietan tenpluaren titularra ikus daiteke.
Dorrea Lautadako ederrenetakotzat jotzen da eta Justo Antonio de Olagibel gasteiztarraren lana da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.