Herria
"Negua uda balitz, ez legoke Arriano bezalako herririk", zioen Arrianoko Atsoak, benetako edo fikziozko pertsonaiak, zeinari inguruko esaera zahar eta elezahar ugari egozten dizkioten.
Hemendik atera zen, 1539an, Pedro de Urbina, Pascual de Andagoyari bere abentura hegoamerikarrean laguntzeko.
San Roman eliza hain zen pobrea, ezen 1785era arte zorua lurrezkoa zuen. XIII. mendeko bi leihate erromaniko interesgarri ikus daitezke. Aipatzekoak dira gotiko berantiarreko Andre Maria bat eta XIII. mendeko bataiarri oso on bat, hainbat irudi landu dituena.
Lau zubi interesgarri daude herrian.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.