Herria
1272an Alfontso X. erregeak forua eman zionetik eta defentsarako hiribildu bezala gotortu zenetik, ospea hartzen hasi zen.
XVI. mendearen amaieran, Diego Ortiz de Molinillo de Velascoren dorrea eraiki zen, eta han jarri zituen bere armarriak, gaur egun hotel bihurtua. Armarri horiek Barratagureneko dorrean errepikatzen dira, Gordexolarako bidean.
Herrian zehar ibilaldia eginez gero, Martin de Bengoaren beste dorreak miresteko aukera izango da. Gaur egun oso desitxuratuta dago Aranguren jauregi-etxea, nahiz eta bere leihateak eta bere armarria mantendu. Mora etxea edo Harana etxea ere bertan daude, besteak beste.
Eraikin erlijioso bi nabarmentzen dira. Horietako bat Agustinatarren komentua da, Montano eta Orive-Salazarren dorrearen gainean eraikia, eta bere jauntxoen armarriak mantentzen dituena, gizon baten eta emakume baten aurpegiak dituzten bi medailoirekin batera. Bestea Jasokundeari eskainitako parrokia-eliza da, eta oso margolan bitxiak ditu. Elizpean, herriko biztanleak irudikatzen dituzten pertsonaiez osatutako mural bat dago.
Bi monumentu daude: bata, Foruen 7. Mendeurrenari eskainia; eta bestea, Eugenio Garay mezenasari.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.