Herria
Herriko bitxikeriarik handienetako bat San Martin elizan dago. Erretaulako mihise bat zaharberritzera joan zirenean, San Martin kapa zatituz irudikatzen zuena, erretaula horren atzean margo batzuk zeudela konturatu ziren. Erretaula desmuntatu zuten eta gezurrezko erretaula deritzona agertu zen. Artelan oso garrantzitsua, Juan de Armona aiararrak 1555ean egina. Horman margotutako erretaula hori aipatutakoaren neurri berekoa da. Hortaz, pieza biak zaharberritu zituzten eta gaur egun erretaula biak ikus daitezke.
Erretaula nagusia, 1677 eta 1680 urteen artean eraikia, Arabako arte barrokoaren alerik onenetakotzat hartzen da.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.