Herria

Berantevilla

Izen hau zuen monasterioa izan zen herriaren abiapuntua, garai hartan Soportilla izenaz ezagutzen zen.

XVI. mendean Frai Pedro de Urbina y Montoya jaio zen, herriak eman duen semerik ospetsuena. Herriak harresi bat zuen, eta ez dago haren hondarrik, kale nagusiko etxeetako bat izan ezik, bertan baitzegoen dorreetako bat.

Kale batean, sei armarri ikus daitezke etxe armarridunen fatxadetan: Zamudio, Samaniego, besteak beste. Baina gehien nabarmentzen den eraikina Jasokundeko Andre Mariaren elizarena da. Kanpotik ikusita, deigarria da Olagibelek diseinatutako dorre bikaina.

Tenpluaren iparraldeko sarrera zegoen tokian, gaur egun Elena Asinsen eskultura bat dago, 2003an egina. Albiko Trikuharri II izenburua du eta harrizko zortzi kuboz osatuta dago.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.