Herria

Bikuña

Vicuñatarrak, Ordoñanatarren leinuaren ondorengoak, herri horretara joan ziren bizitzera; XVI. mendeko jauregia herriaren erdian ikus dezakegu, laborantza-etxe bihurtuta.

Jasokundearen elizan lau kapera sortu zituzten. Gangetan, santu eta motibo ezberdinez margotutako giltzarri-bilduma interesgarria dago.

Rodrigo Sáez de Vicuñak XVI. mendean sortutako San Pedroren kaperak sakristia, korua eta kanpai-horma ditu. Sarreran armarria agertzen da eta Pedro de Larreak egindako hilobi bat eta sortzailearen otoitz irudi bat ikus daitezke.

Beste kapera bat Arrosarioko Ama Birjinari eskainia dago, eta XVI. mendean eraiki zen hori ere, Hernan Sáez de Vicuñak, hain zuzen ere. Aldi berean, Pedro Sáez de Vicuñak Jesusen Bihotzaren kapera eraiki zuen.

Erretaula nagusiak sei zutabe salomoniko ditu, eta, erdian, Ama Birjinaren eta Haurraren XVI. mendeko tailu on bat.

Herri honek oso Inauteri ospetsuak ospatzen zituen, horietan inoiz ez ziren falta "porreroak, Mozo Nagusia eta Amona", zeremoniaren amaieran su-garretan erretzen zena.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.