Herria

Domaikia

Karraskaleko mendiko piztia (La pistia del monte del Carrascal) elezaharrari esker da ezaguna herri hau. Herritarrak izututa zeuzkan piztia bat, batez ere artaldeak mendira eramaten zituzten haur eta gazteak.

Herri horretan egon zen Gasteizko Aldana familiaren etxe armarriduna, eta armarria Heraldikako Museoan kontserbatzen da. Hiribildu titulua du, baina, betidanik Zuiako haranekoa izan bazen ere, Mendozaren etxeko jaunari, Pedro González de Mendozari, eman zioten jaurerri.

San Bartolome elizak bere jatorri erromanikoko elementuak gordetzen ditu eta egurrezko giltzarrien bilduma eder bat du, gaur egun tenpluaren sarrerako horman ikus daitezkeenak.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.