Herria

Durruma

Donemiliagako botoan, urte biko bildotsa ekartzen zuten, "urtetsua", Albeniz, Amezaga, Egilaz eta Urabain herriekin batera.

Astorgako galtzada erromatarraren parte zela ikus daiteke bere Elizaren hormetan dauden erromatar hilarri ugarietan, herrian "Turruma" izenaz ezagutzen den San Romani eskainia.

Herriaren goialdean, Ordoñanatarren etxea ikus daiteke, nahiz eta oso eraberritua dagoen, San Kristobal ikuztegi eta iturri multzo ederretik oso gertu. Plazatik gertu, arku zorrotz handi bat duen horma txiki bat ikus daiteke, baita, bere hitzetan jartzen duenez, Ordoñanatarren armarri eder bat.

Elizaren atarian, Kristo Santuaren aldarea eta hilerri bat egon ziren XVIII. mendean. Bisitatzeko modukoa da, XIII. mendeko bere bataiarri landua, aberats apaindua, ikusteko. Bitxia da kanpandorrea, elizari atxikita baina altuera txikiagokoa. Erretaula nagusiko irudiak garai ezberdinetakoak dira, XV., XVII. eta XVIII. mendeetakoak.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.