Herria
Riscaleko Markesaren upeltegi famatuaz gain, Eltziego ospetsua da dituen festa eta dantzengatik. Plazako Ama Birjinaren dantzak ikusgarriak badira, ez da interes gutxiagokoa Banderaren Festa, Felipe II.a erregeak hiribilduari titulua eman zion eguna gogoratzeko.
Hainbat etxe edo jauregi barroko aurki ditzakegu kaleetan zehar. Burdinen etxea, burdineria bikainarekin, udaletxea, balkoi jarraitua eta errege-armarria fatxadan dituela, edo Plazako Ama Birjinaren ermita, 1764an eraikia eta hiribilduaren zaindari den Andramari zoragarria hartzen duena, adibide argiak dira, guztiak Plaza Nagusian kokatuak. Baina pauso batzuk gehiago emanez gero, Achatarren etxearekin egingo dugu topo, bere izkinako armarriarekin edo Zarate Nabarretetarren etxearekin, fatxadan bere armarria duela.
Eta horrela, San Andres elizaraino. Portada bikaina eta bi dorre desberdin dituen tenplua.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.