Herria

Elgea

Herriaren kokapenak, bere izena daraman mendilerroaren magalean, eta menditik San Adriango tuneletik eta Gipuzkoako mendietatik gertu egoteak, gerra karlistetan agertokia izateko ingurune naturala izatea eragin zuten. Izan ere, 1838an, hilerria handitu behar izan zuten, bertan hiltzen zen hainbeste soldadu lurperatu ahal izateko.

Gebarako gazteluaren sortzaileak burdinola bat jarri zuen herrian, bertako biztanleei aberastasuna eman ziena.

Natibitateko elizaren eraikuntza, zailtasun ekonomikoengatik luzatu zen, eta, Garaioko herriaz hitz egitean esan dugun bezala, hemen ere Kalifornian aberastu zen herriko seme batek emandako lanpara baten salmentara jo zuten. Ehun urte baino gehiago behar izan ziren lanak amaitutzat emateko, elizpea 1786an amaitu zutenean.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.