Herria
Hainbat aldiz jabez aldatu zen herria. 1506an, Diego López Vallejok Hurtado Díaz de Mendozari saldu zion. 1600. urte inguruan, Juan de Salvatierrak Mendozatarren ondorengo bati erosi zion. Eta XIX. mendearen hasieran, Vadoko kondeen jaurerria zen.
Hainbat izan dira hemendik atera diren seme ospetsuak: Juan García de Andoin, Juan López de Eguileta edo Sebastián López de Erenchun militarrak eta Agustín Martínez de Ilarduya erlijiosoa, besteak beste.
San Andres elizak XIII. mendeko elizpea eta hiru arku eta kapitel ederreko zutabeak dituen portada ditu. Koruak frontis landua du, oso interesgarria, XVI. mendekoa. Parrokia honetako Kalbario bateko bost tailu gotikoz osatutako multzoa dago Arte Sakratuaren Museoan.
Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.