Herria

Foronda

Oñatiko bandoaren helburuetako bat Foronda konkistatzea zen, eta han hasi zen Zadorrako bataila ospetsua, XIV. mendean. Herri honek ere bere protagonismoa izan zuen Gerra karlistetan, eta Britainiar Legioaren kartzela izan zen.

Herriko etxeen artean paseatzen ari garela, arma-harrien zenbait adibide ikus ditzakegu fatxadetan, familia sortzaileen lekukotasuna: Lauzirika eta Lazarraga, Foronda, Astegieta, Lazarraga edo Mendibil-Jauregi familien aliantzak.

Gonzalo Antonek erositako Forondako Markesaren Jauregia eta justiziazko erroilua edo pikota ere miretsi ahal izango ditugu, baita harrizko gurutzadura eder bat ere. Bertako eliza Tourseko San Martini eskainita dago.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.