Herria

Gesaltza Añana

Hiribildu zaharrenetako batean gaude, 822. urtean zegoen dokumentazioaren arabera. Alfontso I.a Batailaria izan zen, Villanañeko baronak garaitu zuena, herria sortu eta jendeztatzeko agindua eman zuena, Villacones herrixkaren ondoan, eta hortik datorkio bere Elizaren izen bitxia, Villaconeseko Andre Mariari eskainia.

1140. urtean, Alfontso VII.ak forua eman zion hiribilduari, horrela, forua izan zuen Arabako lehen herria izan zelarik. Orduan sortu zen Gesaltza Añanako Erret Zaldun Oinordekoen Komunitatea.

XIV eta XV. mendeetan judutar komunitate garrantzitsu bat izan zuen. Bere kaleetan bi jauregi nabarmentzen dira: Ozpinatarrena, hotel bihurtua, eta Zambrana-Herrandarrena, abandonu egoera tristean dagoena. Hurtado de Corcuera familiaren armarria ere geratzen da haien dorrea izan zenaren fatxadaren izkinan. Merkatu plazan, biribilkia edo pikota ikus daiteke, Sarmientotarren armarriarekin, hiribilduko jaunak baitziren.

Elizak arkupe bat du, arku batekin, eta dorreak, piramide-formako kapitel batez estalia, sei arku ditu kanpaientzat.

Hiribilduaren garrantzia nabaria da, izan ere, bertako kaleetan oraindik ere eraikin edo elementu batzuen aztarnak baitaude, hala nola ospitale bat, oraindik kontserbatzen den sutegi bat, hiru labe, errota bat, bainuetxe bat eta inguruko pertsona ospetsuen bildu leku zen kasino bat.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.