Herria

Laguardia

Erdi Aroko hiribildu tipikoa da, eta herria inguratzen duen ia harresi guztia kontserbatzen du, 11 dorre eta sarrerako ateekin. Ate horietako batetik igarota, izena ematen dion eliza aurkituko dugu.

San Juan eliza Biasteriko ekitaldi adierazgarrienetako baten agertokia da: bandera jaietan astintzea, zentzu erlijioso eta folklorikoz beteriko zeremonia.

1964an Monumentu izendatutako herrigune honetako edozein kale estuetatik ibiliz, aurkituko ditugun etxe armarridunek liluratuko gaituzte, hala nola Paterninatarrak, Samaniegotarrak, Ramirez de la Piscinatarrak, Gabiriatarrak eta Mendozatarren leinuko bat, non Iñigo López de Mendoza Santillanako markesa bera egon zen, alkate zenean.

Hori bai, plazara 12:00etan iristea komeni da, erlojuaren irudiak dantzan ikusteko. Elizako atea zeharkatzean, Arabako harribitxietako batera sartuko gara, arkupera, hain zuzen ere. Bertan, Mariaren irudi irribarretsua nabarmentzen da erdian, Apostoluez inguratuta.

Sentitzen dugu. Ez dago hortik igarotzen den ibilbiderik.